|
Gurutze Gorriaren irudia, or ohar, sorospenei eta larrialdiei oso lotuta dago. Jarduera horretan esku hartzen eta baliabideak eta gaitasuna hobetzen jarraituko dugu. Arlo horretan antzeman da erakundeak jazo duen bilakaera handia, hain zuzen, gizarte-premia berrietara egokitzeko gogoagatik. Erabiltzaileen premiei eta asmoei erantzuna emateko gure zerbitzu guztien kalitatea hobetzeko lanean ari gara.
Larrialdietarako osasun-garraioko sarea (LOGS)
Eusko Jaurlaritzaren sarearen barruan ematen dugu zerbitzu hau, hortaz, anbulantzia guztiak, baita gureak ere, SOS DEIAK 112 zerbitzuaren koordinaziopean daude, 24 orduz, 365 egunez. 5 postu ditugu sarean, Gipuzkoako bost batzarren egoitzatan: Hondarribia, Donostia, Tolosa, Elgoibar eta Deba Garaia (San Prudentzio)
Prebentzio-zerbitzuak
Giza baliabideak eta materialak ematen ditugu osasunez eta gizartean ondo egoteko laguntza behar bezala emateko, eta herritarren segurtasunari buruz eta babes zibilari buruz ateratzen diren politika publikoekin irmo inplikatuta gaude. Horretarako, hauek denak dauzkagu Gipuzkoan: ospitale-kamioi 1; osasun-zaintza ematek 2 karpa; 27 anbulantzia; garraioko 44 ibilgailu; mendiko 10 ibilgailu eta 4 quad.
Gurutze Gorriak ekitaldi ezberdinetan prestatzen dituen zerbitzuak une horretan dagoen eskaera zehatz batzuei erantzunten dute. Gipuzkoako Gurutze Gorriak jende ugariko ekitaldietan estaldura handia duen prebentzio zerbitzua eskaintzen du. Esaterako: kirol, kultur, aisialdi edota ekitaldi politikoetan, normalean ekitaldi hauetarako, funtsezko bizi euskarria duen larrialdietarako anbulantzia asistentzial bat bidaltzen da.
Esku-hartzea larrialdietan
Larrialdietan Berehalako Erantzuna Emateko Taldeek (ERIE) larrialdi-egoera batean berehala jarduteko behar diren baliabideak eman eta bermatzen dituzte.Behar bezala prestatutako boluntarioak ditugu, bene-benetako espezialistak, proiektu honetan lanean; eta erantzun azkarra eta argia emateko beharrezko disponibilitatea bermatzen digu horrek. Talde horiek arrastoa jarraitzeko zereginetan parte hartzen dute eta galdu edo desagertu diren pertsonak aurkitzen dituzte, gorpuak ere berreskuratzen dituzte, lurrean eta itsasoan. Gaur egun, Donostia, Hondarribi, Lasarte-Oria, Beasain, Deba Garaia, Tolosa eta Deba-Mutriku batzarretako boluntarioak dauzkagu ERIE horietan lanean. Gainera, esku-hartze psikosozialean espezializatutako ERIE bat ere badugu, estatu osoan lan asko egiten duena: katastrofeak non gertatu, hara joaten dira biktimen senideei eta lagunei kontu egitera.
Itsas salbamendua
SASEMAR (Sociedad Estatal de Salvamento y Seguridad Marítima) delako elkartearekin bat, gure kostaldeko itsasoa zaintzen dugu 12 miliatara ere. Ontziak bilatu eta aurkitzen ditugu, erreskatea egin eta eriak sendatu, ontziak atoian eraman, laguntza teknikoa eman eta abar. Horrez gain, kutsaduraren kontrako lanetan ere jarduten gara. Gure baseak berak eta ontzietan, pantalantan eta motorretan behar dugun guztia (urpeko arropa eta abar), hori guztia, Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak ematen digu subentzionatuta.
B mailako ontziak maneiatzeko kurtsoak ematen ditugu Getariako basean, eta erreskaterako uretako motoen kurtsoak Donostian. Horrez gain, Espainia guztiko Gurutze Gorriko baseetan ere ematen ditugu ikastaroak, baita su-hiltzaileei ere eta abar. Ikastaro horiek Gurutze Gorriko boluntarioek ematen dituzte. Are gehiago, gure lau basetan (Hondarribia, Pasaia, Donostia eta Getarian)

Hondartzak
Ekainetik irailera Gurutze Gorriak sorospen, prebentzio eta salbamendu zerbitzuak eskaintzen ditu Gipuzkoako hondartza guztietan. 100 sorosle inguru gure segurtasunaz arduratzen dira egunero hondartzetan, honetaz gain banderak jarri, pertsona galduen gestioak, arriskuetaz ohartarazi eta nola ez erreskateaz arduratzen dira. Horretarako hondartza bakoitzak osasun materiala eta erreskateentzako beharrezko materiala du. Lan hau guztiaren ondorioz AENOR ISO 9001:2008, kalitatezko ziurtagiria lortu dugu. Ziurtagiri honen bitartez hondartza guztien lana batzea lortu dugu eta hondartza zerbitzua hobetu ahal izan dugu.

|