  
Europar Batasunean Istripuek orokorrean (trafikokoak, etxekoak, aisialdikoak, lanekoak…)eragindako heriotzak laugarren zergatiak dira. Aurretik, bihotz gaixotasunak, minbiziak eta burmuin-baskular gaixotasunak aurkitzen dira. Gure herrialdean, egoera larriagoa da gazteen kasuan, 24-29 urte bitarteko gazteen lehendabiziko zergatia da eta. Osasunerako Mundu Erakundeak XXI. Mendeko “bare izurrite” honen inguruan ohartarazten du, egunetik egunera kezkagarriagoa gertatzen ari da eta. Hainbat gaixotasunekin ez bezala, istripuek ez dute sendatzeko txertorik, aurre egiteko bide bakarra prebentzioa da. Horregatik, 2000. urtetik Espainiako Gurutze Gorriak “Prebenitzea bizitzea da” estrategia hedatzen du. Lelo honen bitartez, erakundeak prebentzio kanpaina guztiak batu egi nahi ditu. Alde batetik istripuak saihesteko eta bestetik ondorioak murrizteko. Eremu honen bitartez “prebentzioren kultura” sustatu nahi dugu gizartean. Adituek dioten bezala, beharrezko neurriak hartuz gero, 10 istripuetatik 9, saihestu ditzazkegu.
|