| Nazioarteko lankidetza |
|
Gurutze Gorriaren nazioarteko lankidetzaren xedea "pertsona ahulekin lan egitea" da. Nazioarteko lankidetza Gurutze Gorriak pertsona ahul eta baztertuak babesteko duen konpromisoaren kanpoko proiekzioa da, eta bakearen aldeko ekintzan oinarrizko osagaia da.
Honako hauek dira Gurutze Gorriak nazioarteko lankidetzari dagokionez dituen helburu nagusiak:
Gipuzkoako Gurutze Gorriak Afrika, Hego Amerika, Europa eta Asiako herrialde ahuletako komunitateek ekonomia eta gizartean aurrera egin dezaten esku hartzen du. Herrialde eta herri askok ezin dute haien garapena bideratu ezta euren bizi baldintzak hobetu ere hainbat baldintza direla eta, bai historikoak bai ingurumenari dagozkionak: hondamendi klimatologikoak, hala nola, uhaldiak edo lehorteak, gerrak, aberastasun naturalak esportatzeko ezintasuna bitarteko materialik ez izateagatik, etab. Horretarako, garapenerako lankidetza proiektuetan dihardugu, talde horiek indartu daitezen eta bizitza hobea goza ahal izan dezaten, bai haiek baita euren ondorengoek ere, aukerak hobeto aprobetxa ditzaten, garapen iraunkorra bultzatuz. Bestalde, laguntza humanitarioa talde ahulenentzat zuzendutako erantzun solidario gisa sortu zen, euren segurtasun ekonomikoa edo soziala arriskuan ikusten dutenentzat zuzenduta. Gurutze Gorriak hondamendiren bat jasan duten herriei eskaintzen die laguntza humanitarioa: Hondamendi naturalak: lehorteak, lurrikarak, uholdeak… Gizakiak sortutako hondamendiak: gerrak, exodoak… Garapenerako, bakerako eta giza eskubideetarako hezkuntzaFuntsezkoa da ezberdintasunekiko errespetua sustatzea, giza eskubideen gainean sentsibilizatzea, nazioarteko lankidetza eta bakerako hezkuntza bultzatzea, pertsonarik ahulenen beharrak nabarmenduz. Nazioarteko Lankidetzak Gipuzkoan egiten duen lana alderdi desberdinen bidez egiten da: Gurutze Gorriak bere buruari agindu dion zeregin humanitarioaren zehaztapen hurbilekoena da hondamendiak eta gatazka armatuak pairatzen dituzten biktimei eskaintzen diegun laguntza humanitarioa eta bitartekaritza. Zeregin horretan dezenteko eskarmentua daukagu, eta, iritzi publikoaren begien aurrean, horixe dugu Gurutze Gorriak nazioartean egiten duen lanaren irudi adierazgarriena. Jendarte ahulenei, segurtasun ekonomikoa edo soziala arriskuan ikusten duten horiei, elkartasunezko erantzuna emateko sortzen da. Dena delako gertakaria zein larria den gorabeheran, Gurutz Gorriak hiru modu hauek ditu laguntza humanitarioa bideratzeko:
Eginkizun horietarako, Hondamendiak Kudeatzeko programa integrala erabiltzen dugu. Programa horretan, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Federazioa da buru eta aitzindari:
Ezinezkoa da laguntza hori aurrera eramatea, ekintza humanitariorako arau-esparrurik ez badugu: a) Hondamendietan, sorospen-lanak egiteko jokabide-kodea 1. Lehen-lehena betebehar humanitarioa. Herritar orok du, herrialde orotan, laguntza humanitarioa emateko eta hartzeko eskubidea. Funtsezko printzipio humanitarioa da hori. Guk eskaintzen dugun laguntza humanitarioaren atzetik ez dago ez alderdikeriarik ez interes politikorik, eta ezin da horrelako irakurketarik egin. 2. Gure laguntzak ez du zerikusirik laguntza behar dutenen arrazarekin, erlijioarekin nazionalitatearekin, ez eta beste inolako bereizketa okerrekin ere. Laguntza emateko lehentasunak zehazteko orduan, gauza bakarra dugu kontuan: premia. 3. Laguntza ez da erabiliko aukera politiko eta erlijioso jakin baten alde egiteko. 4. Ez dugu inongo gobernuren atzerri-politikarako tresna gisa jardungo. Tinko esango dugu ezetz. 5. Tokian tokiko kultura eta ohiturak errespetatzeko ardura hartuko dugu. 6. Hondamendiei aurre egiteko gaitasun handiagoa har dezaten saiatuko gara, tokian toki eskura dauden ahalmenak eta baliabideak erabiliz. 7. Moduren bat aurkituko dugu, gure programen onuradunek sorospen-laguntza administratzen parte har dezaten. 8. Sorospenak bi helburu izango ditu: oinarrizko premiak asetzea, eta, gainera, aurrerantzean ez daitezela hain kalteberak izan hondamendiak datozkienean. 9. Gu geu gara arduradun, laguntzen saiatzen garen horien aitzinean, edo baliabideak onartzen dizkiegun erakundeen aitzinean. 10. Gure informazioan, publizitatean eta propagandan, hondamendien biktimak gizaki duinak dira, eta ez objektu gupidagarriak. b) Esfera proiektua: Hondamendietarako Itun Humanitarioa eta Erantzun Humanitariorako Gutxieneko Arauak c) Barruko estandarrak Gurutze Gorrian, ondo dakigu oso garrantzitsua dela arau-esparruak betetzea, ez, soilik, erantzunaren kalitatea bermatzeko, baita laguntza-lanetan diharduten guztiei beharrezko legitimitatea emateko ere. Zalantzarik gabe, kontu horrek berebiziko garrantzia du, eta, neurri handi batean, horrexen araberakoa izango da antolakunde humanitarioen etorkizuna eta nazioarteko komunitatearen bihar-etziko erantzun-ahalmena. Gure antolakundearen barruan denontzako estandar eta arau-esparru batzuk betetzen direla bermatzearren, barruko jokabide-kode bat atondu dugu (Espainiako Gurutze Gorriaren Jokabide Kodea). Bai boluntarioek bai antolakundeko langileek bete beharrekoa izango da. Garapen lankidetzaGurutze Gorriaren ezaugarri berezien artetik, garrantzitsuenetako bat da laguntza humanitarioan espezializaturik dagoela eta, beste bat, larrialdietan erantzuteko duen gaitasuna. Baina, gatazka armatuak eta hondamendiak ez dira beren baitako egoera isolatuak, era batera edo bestera, garapen-arazoekin loturik daude denak ere. Gurutze Gorriak ondotxo daki hori, eta bere baitan erabat onartua du laguntza humanitarioak eta garapena sustatzeko lanak estu-estu loturik egon behar dutela. Hori horrela izanik, azken urteotan, garapenerako lankidetza-lanak nabarmen egin du gora, bai kopuruz bai kualitatez. Zalantzarik gabe, behin onarturik, ikuspuntuz, larrialdia, errehabilitazioa eta garapena prozesu bereko faseak direla, Gurutze Gorrian horrek berebiziko eragina du zein laguntza-mota eman erabakitzeko, eta batez ere, laguntza zein lekutan banatu eta arloka nola banatu erabakitzeko, eta baita Gurutze Gorriko eta Ilargierdi Gorriko elkarteekiko erakunde-lankidetzari ematen zaion garrantzirako ere. Erakundeekiko lankidetzaGurutze Gorriarentzat, nazioarteko lankidetza-proiektuak gauzatzea bezain garrantzitsua da jakitea, hango lana amaitzen duenean, dena delako herrialde hartako gizarte nazionalak jarraituko duela hango herrien bizi-baldintzak hobetzeko lanean. ERAKUNDEEKIKO LANKIDETZAk balio du bermatzeko gure proiektuetarako behar diren baliabide eta langile guztiak hortxe egongo direla, proiektua gauzatu behar den herrialdean, baita gure ardurapean ez dauden momentutik aurrera ere. Ekintza horien azken helburua da herrialde bakoitzeko gizarte nazionalak edukitzea garapenerako lankidetza-proiektuekin hasitako lanari egunero-egunero jarraipena emateko beharrezkoa baliabideak. Garapenerako heziketaFuntsezkoa da ezberdintasunekiko errespetua sustatzea, giza eskubideen gainean sentsibilizatzea, nazioarteko lankidetza eta bakerako hezkuntza bultzatzea, egoerarik ahulenean daudenen beharrak nabarmenduz. Horretarako, jendea hezteko eta sentsibilizatzeko proiektuak garatzen ditugu hainbat eremutan, batzuk umeei eta gazteei zuzenduta, eta beste batzuk herritar guztiei bideratuta. Gipuzkoako Gurutze Gorriak, urte guztian zehar, hainbat ikastaro, tailer eta jarduera antolatzen du, gizartea balore humanitarioez jabetzeko eta hezteko. Non lan egiten dugu?AMERIKAN: GARAPENERAKO ETA LAGUNTZA HUMANITARIORAKO PROIEKTUAK AFRIKAN: GARAPENERAKO PROIEKTUAK ASIAN: GARAPENERAKO ETA LAGUNTZA HUMANITARIORAKO PROIEKTUAK
|




