| Menpekotasun egoeran bizi diren pertsonak |
|
Gurutze Gorriak proiektu espezifikoak ditu kolektibo ahulenen bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko. Esate baterako, adinekoekin eta ezintasun fisiko eta psikikoak dituztenekin, bakoitzak bere autonomia garatzeko egiten dugu lan, osasunez zahartzen irakasteko proiektuak garatzen ditugu, eta osasuna autogestionatzen ere laguntzen diegu.
Etxeko laguntza osagarriaEtxeko laguntza osagarriaren bitartez, prebentzio-lana egiten dugu bakanduta gera ez daitezen, gure asmoa baita pertsona horiek ere gizarteko parte izan daitezela. Horretarako, 2008. urtean 141 boluntario izan genituen gurekin elkarlanean, adineko eta ezinduei laguntzeko haien gestioak egiten, paseora joaten, denbora-pasako gauzak egiten eta abar, etxeko laguntza emateaz gain. 825 pertsonek jaso zuten programa honen zerbitzua. Horrez gain, aisialdiko eta denbora-pasako ekintzak ere prestatzen ditugu haientzako bereziki, programa sozioedukatibo baten bitartez. Aisialdiko jarduerakGizarte-hezkuntza programaren baten bitartez, aisialdiarekin zerikusia duten jarduera desberdinak eskaintzen ditugu. Jarduera hauen helburu nagusia sare soziala eta auto-estimua bultzatzea da. Jarduerak normalean izaten dira: irteerak, su apainak edota estropadak ikustera hurbildu… Garraio egokituaGarraio egokitua ere badaukagu, nahi duenari garraio-zerbitzua emateko, mugikortasun-arazoak dituztenentzako bereziki prestatutako ibilgailuen bidez: eskoletara eramaten ditugu, eguneko zentroetara, aisialdiko zentroetara, ekintza kulturalak egitera eta abar. Zerbitzu horrek AENORek ematen duen ISO:9001 ziurtagiria lortu du aurten Gipuzkoan. Laguntza produktuakGurutze Gorriak adineko pertsonentzat edota mugikortasun murriztua duten pertsona ezgaituentzat eskura laguntza produktuak jartzen ditu. Produktu hauek, mugikortasun murriztua duten pertsonei autonomia gehiago emateko eta eguneroko zailtasunak gainditzeko balio dute. Buruko gaixotasun kronikoak dituztenentzat eguneko zentroaBuruko gaixotasun kronikoak dituztenentzat eguneko zentro bat daukagu Tolosako egoitzan. Hainbat langintzatan jarduten dira bertan gaixoak, eta ahalik eta autonomia pertsonal handiena lor dezaten prestatzen ditugu. Bainu lagunduaLagunduta bainatzeko programa ere badaukagu, zailtasuna daukatenei hondartzetara jaisten laguntzeko eta itsasoan bainatzen laguntzeko. Sorosle adituak dauzkagu aulki anfibioak hartu, eta ezin dutenei laguntzeko. Banakoentzako nahiz taldeentzako ematen dugu zerbitzu hau. |


