| Etorkinak eta errefuxiatuak |
|
Etorkinak eta errefuxiatuak dira gizartetik baztertzeko arrisku handiena daukatenak. Eta horietatik, egoera administrazioa erregulatu gabe daukatenak eta exekutatu ez daitekeen kanporatze-agindua daukatenak dira arrisku handiena, eta babesik gutxiena, daukatenak. Etorkinek, orokorrean, bazterketa jasateko arriskua daukate, lanean zein gizartean, eta, zenbait kasutan, nekeza egiten zaie lanari luzean eustea edo lanean gora egitea.
Lehenengo Harrera eta GizarteratzeaLehenengo Harrera eta Gizarteratzea programak etorkinei erabateko harrera ematen die, horien oinarrizko premiak arin ditzaketen baliabideetara bideratzeko. Lehenengo harreran kudeatzen diren proiektuak honako hauek dira: harrera humanitarioko zentroetara bideratzea; familia berriz elkartzea; borondatez itzultzea, jatorrizko herrialdera itzuli nahi dutenei lagunduz; familia-harremana berrezartzea, baita asilo politikoko eskaerak ere. Horrez gain, programa horretan etorkinak gizarteratzen laguntzeko tailerrak ematen dira. Egonaldi ertaineko zentroakEgonaldi ertaineko zentroetan, oinarrizko ostatu, janari eta garraioa ematen diegu bestela errekurtsorik ez dutenei, lana eta etxe normala eskuratzeko moduan egon arte. Programa honek 8 urte egin ditu dagoeneko martxan, eta baditugu 10 pisu. Egunean-egunean sortzen diren premietara egokitzen gara, eta osasuneko, hezkuntzako, gertutasuneko, aisialdiko eta bestelako laguntza handitu egiten dugu behar ahala. Kultura arteko bitartekaritzaKultura arteko bitartekaritza zerbitzuak laguntza ematen die kultura ezberdineko jendearekin lan egiten duten profesional eta hezitzaileei, ekintza komunitarioko programetan, harrera-planetan, bai eta moldatzeko, lanean gora egiteko eta gizartean integratzeko proiektuetan ere. Programa honen helburua da komunikazioa eta elkar ulertzea hobetzea, kulturen artean sor daitezkeen gatazkak prebenitzea, eta aldeen arteko harremanak gidatzea. Enplegu PlanaEnplegu Planaren bidez pertsona ahulenak lan-merkatuan sartu, mantendu eta sustatzen dira, bereizkeriaren aurka borroka eginez eta lanean berdintasuna sustatuz. Banakako ibilbidea egin da eta honako hau eskaintzen da: prestakuntza, orientazioa, bitartekaritza eta sentsibilizazioa. Interlabora Sarea eta Incorpora programen xedea lanpostua lortzeko zailtasunak dituzten etorkinak eta emakumeak gizarteratzea da. Europako Gizarte Funtsak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, La Caixa erakundeak eta Irungo Udalak finantzatzen ditu programok. |


