| Zailtasun sozialak dituzten haurrak eta gazteak |
|
Gurutze Gorriarentzat funtsezkoa da umeak eta babesik gabe eta arriskuan dauden gazteak babestea. Heldurik gabe datozten adingabeko etorkinakHeldurik gabe datozen etorkinei laguntzeko esku-hartze soziala eta hezkuntzakoa daukagu, adinez txikikoak babesteko eta beren eskubideak betetzen direla bermatzeko. 2008. urtean, eta NOKIA SAU fundazioarekin batera, CRoNO proiektua aurrera eramaten jarraitu dugu. Proiektua heldurik gabe datozen etorkinak gizarteratzen jarduten da, hainbat esparrutan eraginez, batez ere, hauetan: hezkuntza eta alfabetizazioa; denbora libreko hezkuntza-tailerrak; eta laguntza indibiduala ume eta gazteen bizimoduan eta migrazioan. Aipatzekoa da, hemen ere, izugarrizko lan eskerga egiten dutela boluntarioek etorkin horiei laguntzen, gizartean sartzeko eta hezkuntza emateko. 2009. urtetik aurrera proiektua handitu egin da eta Goierri aldean ere ezarri egin da, zehazki, Beasaingo Gurutze Gorriaren bulegoan kokatu da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuko Haurren Ataleko finantzaketari esker zabaldu ahal izan da aipatu proiektua. Burujabetzeko pisuakBurujabetzeko pisuak izeneko programaren bitartez, bestalde, etxea eta beste norbaitekin bizitzeko aukera ematen diegu gizartetik kanpora geratzeko arriskuan dauden 18 urtetik gorako gazteei. Bizimodu autonomoa izaten hasten dira eta gizartean nahiz lanean sartzen hasteko abiapuntua daukate pisu horietan. Programa hau 1999tik daukagu martxan, eta dagoeneko 6 pisu ditugu neska-mutilentzat, 6 plazakoa bakoitza. Etxean bakarrik bizitzen eta ekonomikoki nahiz emozionalki heldu eta burujabe izaten ikasten dute. Badugu beste proiektu bat ere zailtasun soziala daukaten 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat, gizartean sartzeko laguntzeko, 2004. urtetik. Proiektuaren xedea da gizartean sartzen laguntzea, hezkuntza landuz banan-banan. Haurrak dituzten emakume etorkinentzat laguntzaHaurrak dituzten emakume etorkinei laguntzeko programaren bidez familia etorkinei laguntza ematen diegu, bereziki, amei, boluntariotzaren bitartez gizarte-zerbitzuak eta laguntza, prestakuntza eta laguntza emozionala emanda. Pisuetan laguntzeko boluntarioakPisuetan laguntzeko boluntarioen programa Gurutze Gorriak Gurutze Gorriarentzat egiten duen programa da. Gipuzkoako Diputazio Foralaren pisu tutelatuetan errefortzuko lanak, aisialdiko ekintzak, laguntza eta abar egiteko boluntarioak bildu eta prestatzen ditu.
|

