Hasiera Prestakuntza
Prestakuntza

Prestakuntza Gurutze Gorriaren zati garrantzitsu bat da. Prestakuntzaren bitartez, larrialdi kasuetan besteei laguntzeko pertsonak prestatzen ditugu. Gainera, jendearen kapazitatea hobetzen dugu eta ondorioz lan munduan sartzeko aukerak gehitzen dira.  Horregatik Gipuzkoako Gurutze Gorriak urtetik urtera bere prestakuntza eskaintza hobetzeko lanean dihardu.

Gurutze Gorrian boluntarioei zuzendutako prestakuntza handitzera eta ikastaro berriak eskaintzera bideratu ditugu gure helburuak, besteak beste, gizarteratzeari buruzko prestakuntza eta lanean sartzeko ikastaroak areagotu dira. Prestakuntzaren alorrean egindako hobekuntza jarraitua lortzeko ahaleginak prestakuntzaren kudeaketa-sistemaren kalitate-egiaztagiriak bermatzen du, UNE-EN ISO 9001:2008 Arauaren arabera. Gipuzkoako 14 toki eta eskualde-erakundeek eskaini dute prestakuntza.

 formacion

Gurutze Gorriaren prestakuntza-eskaintza bi eremu nagusietan egituratzen da:

  • Barne prestakuntza: Ekintzarako gaitzea eta erakundea suspertzeko motibatzea eta laguntzea.
  • Kanpo prestakuntza: Gizarte-partaidetzarako, eta herritar guztientzako prestakuntza.
Partaidetzarako prestakuntza

Partaidetzarako prestakuntza Erakundearen ekintzarekin erlazio zuzena du. Prestakuntza hau gehien behar duten pertsonekin lan egiten dute boluntario eta langile ordainduei zuzenduta dago.

Garapen Instituzionalerako prestakuntza

Prestakuntza honekin kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritza sistemetan eraginkortasun handia izatea bermatzen da, hala nola, erakundearekiko konpromisoa eta parte izatearen sentimendua. Prestakuntza hau boluntario eta langile ordanduei bideratuta dago, erakundearen garapena hobetzeko eta lanaren ideologia eta metodologi on bat izateko asmoarekin.

Gizarte partaideta eta gizarteratzeko prestakuntza

Prestakuntza oso garrantzitsua izan daiteke pertsonen gizarteratzeko eta lan aukerak hobetzeko. Enplegu-planaren bitartez, gehien behar duten pertsonei lan munduan sartzeko erraztasunak eta aukerak eskaintzen zaizkie. Pertsona bakoitzari jarraipen bat egiten zaio eta bertan prestakuntza, lanbide-norabidetzea,bitartekotze eta sentikortasuna eskaintzen zaio.

Bestalde, Gurutze Gorriko laneko lantegietan, langabezian dauden eta 25 urte gorako duten pertsonentzat enplegagarritasuna hobetzeko lan eta prestakuntza programa nahasiak ditugu. Programa hauen helburu nagusia pertsona hauek laneratzea erraztea da. Proiektu hau Estatuko Lan Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Fondoak finantzatzen dute. Donostian eta Beasainen martxan ditugun lantegi hauen bitartez ikasleen gaitasunak hobetzea lortu da, beharrezkoak direnak kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko: etxeko laguntza osagarrian, adineko pertsonak eta zentroetan dauden menpeko pertsonen zaintzan.

Gizarte-partaidetza eta gizarteratzeko prestakuntza

Osasun, istripu prebentzioan, Lehen Sorospenak, Giza Eskubideak eta Nazioarteko Gizarte Eskubide eremuetan garatzen da. Prestakuntza hau norbanakoa, taldekoa, erakunde, enpresa, edota administrazio publikoentzat bideratuta dago. Kurtso hauek giza-osasun interesekoak dira eta gizarteari orokorrean zuzenduta daude portaerak eta jarrerak aldatzeko asmoarekin.

 Azken urteotan, gizartera bideratuta dagoen prestakuntza hazi egin da. Batez ere lehen sorospen eremuetan, automatikoak diren kanpo desfibriladoreen erabileran (D.E.A) etabar.

 

 
colabora_emergenciaseusk