| Gipuzkoako Batzar Nagusiak Gurutze Gorriarekin garapenerako laguntza hitzarmena sinatu du, laguntza Afrikako Adarreko krisialdi humanitariora zuzendua izango da |
| Osteguna, 2012(e)ko otsaila(r)en 16-(e)an 13:08etan |
|
Gipuzkoako Batzar Nagusiak atzo zenbait erakundeekin garapenerako laguntza hitzarmena zinatu zuen. Batzar Nagusien lehendakaria, Lohitzune Txarola, hitzarmena izenpekoa idaztearen arduraduna izan zen Gurutze Gorria, Euskadi-Cuba eta Euskadiko SEAD-en elkartearen lagunekin batera.
Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidenteak, Enrique Samaniego, Batzar Nagusien eskutik jasotako laguntza eskertu zuen eta laguntza osoa Afrikako Adarrean bizitzen ari den krisialdi humanitariora bideratua izango dela azpimarratu zuen. Gipuzkoa Afrikako Adarrarekin bat eginda Gipuzkoako Gurutze Gorriak 167.289 euro bildu ditu partikular, erakunde eta Gipuzkoako Udaletxeek egindako dohaintzei esker. Gipuzkoako Foru Aldundiak 75.000 euro zuzendu ditu Afrikako Adarreko krisialdi humatirariora eta atzo zinatutako hitzarmenarekin Batzar Nagusiek lurralde honetara 25.000 euro bideratu dituzte. Afrikako Adarra elikagai-krisialdi larri batek zigortu du eta ia 14 milioi pertsonek krisialdi honen ondorioak jasaten ari dira Somalia, Kenia, Etiopia eta Djibutin. Espainiako Gurutze Gorria lehorteaz eraginda dauden pertsonen artean, elikatzeko oinarrizko materialen zein bestelako materialen eskuratze eta banaketa ekintzak aurrera eramaten ari da. Era berean, mantak, sukadeko kitak, moskiterak, plastikozko olanak eta ur bidoi malguak barne dituen laguntza kitak bidali ditu. Bestalde, Gurutze Gorriko Nazioarteko Federazioak lehortearen aurrean osasun laguntza, elikagaiak eta ura eskaintzen ari da eta lurraldean bertan komunitateetan krisiak izaten ari dituen ondorioak murrizten lanean ari diren Gurutze Gorria eta Erdi Ilargi Gorriaren ekintzetan laguntzen dihardu. Afrikako Adarreko elikagai-krisi larria larriagotzen ari da eta guztion laguntza behar beharrezkoa izaten jarraitzen du. |



