| Gurutze Gorriak aurten ere jostailu-bilketa kanpaina martxan jarri du Gipuzkoako herri ezberdinetan |
| Asteazkena, 2011(e)ko abendua(r)en 14-(e)an 12:18etan |
|
Gipuzkoako Gurutze Gorriak aurten ere jostailu-bilketa kanpaina burutuko du. Kanpaina honek gaur eguneko ezberdintasun ekonomiko eta sozialei buruz herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea du helburu, hala nola, baliabide ekonomiko eskasak dituzten familiei jostailuak eskaintzea. Zein jostailu mota entregatzea gomendatzen da? Jostailu ez beliko eta ez sexistak. Joko hezigarriak, elkarlana eta imaginazioa lantzen dutenak eta genero estereotipoak apurtzen dituztenak. Hobe jostailu berriak izatea, egoera onean daudenak. Jostailu-bilketa tokiak: Donostia La Bretxa Zentro Komertziala. Eibar-Ermua. Batzar lokala. Autopista A-8 ordainlekua Elgoibar. Batzar lokala. Pl. Padre Aguirre, 3 Hondarribia. Batzar lokala. Moya, 7 Irun. Batzar lokala. Euskal Herria Etorbidea, 14 Zarautz. Batzar lokala. Nafarroa kalea, 23 |

