Hasiera Prentsa bulegoa Berriak 2011ko Hondamendi Mundialen Txostena
2011ko Hondamendi Mundialen Txostena

Munduan milioi pertsona desnutrizioa jasaten duten bitartean, 1.500 milioi pertsonek gizentasuna dute.

Gurutze Gorriko Nazioarteko Elkarteen Batzordeak eta Ilargierdi  Gorriak urtero Hondamendi Mundialen txosten bat egiten du.

1.000 milioi pertsonek desnutrizioa jasaten duten bitartean, veste 1.500 milioiek gizentasuna dute. Egun, Asiako hegoaldean eta Afrikako iparraldeko lurralde batzuetan, gosetea baino, gehiegizko nutrizioa izateagatik hiltzen ari dira bertako biztanleak.(2,4 milioi urtean). Datu honek agerian uzten du nutrizio txarra gosetea baino zabalduagoa dagoen fenomeno bat dela.

Espainiako Gurutze Gorriko koordinatzaile nagusiak, Antoni Burel i Carreasek esan duenez: “Txosten honek jasotzen dituen datuak oso ezkorrak dira. 2010. urtean, 925 milioi pertsona baino gehiago gosete kronikoa jasan dute. Azken 30 urteotan elikagaien prezioak baxu eta iraunkor mantenduko zirenaren iritzia egon da… baina ez da horrela izan”.

Aurtengo Hondamendi Mundialen txostenean, gosetea eta desnutrizioaren arrazoiak hausnartzen dira. Irtenbideak proposatzen dira, esaterako nekazari txikiei laguntza gehiago eman, espekulazio finantzieroaren arauketa zorrotzagoa, nekazaritza iraunkorra, babes soziala, nazioarteko erakundeen sendotasuna.

Gosete krisia Afrikako Adarrean

Gosea jasaten duten pertsona gehienek Asia eta Pazifikoko landa zonaldeetan bizi dira. Batez ere, Indiako azpikontinentean eta Afrikako Sahara azpialdean. Afrika, gosete krisialdi handia pasatzen ari da berriz ere. Oraingo honetan 13 milioi pertsonek pasatzen ari diren krisia hain zuzen ere.

Somalian bizi duten egoera larria da (%20ak desnutrizio handia jasaten du eta 6 lurralde aurkitzen dira gosetearekin). Somaliatik hurbil egoera oraindik ere okerragoa da. Etiopian, Kenian eta Djibutin milaka errefuxiatu aurkitzen dira.

Gurutze Gorriko Telebistaren erreportajea: "Gosetea oparotasunean"

EUSKARAZ-DATUAK-DESASTRE-MUNDIAL

 

 

 

 

 

Prentsa bulegoa

colabora_emergenciaseusk