Hasiera Prentsa bulegoa Berriak Nazioarteko Lehen Sorospen eguna
Nazioarteko Lehen Sorospen eguna

Urtero milioi eta erdi istripu izaten dira etxean edota aisialdian.

Nazioarteko Kontsumo Institutoak DADO bitartez (Detección de Accidentes Domesticos y de Ocio) egindako inkestaren arabera, urtero Espainia mailan, etxean mila ustekabe gertatzen dira. Lesio nagusiak: erorketak, zerbaiten kontra jo, zauriak, erredurak eta intoxikazioak izaten dira. Eta kasu hauetan ahulenak haurrak izaten dira, batez ere, 4 urtekik beherako haurrek, emakumeek eta adineko pertsonek.

Horregatik, eta mundu mailan Lehen Sorospen eguna ospatzen dela eta (irailak 10) Espainiako Gurutze Gorriak etxe barruan gerta daitezkeen istripuak saihesteko kanpaina berri bat egin du. “Kanpaina honen helburu nagusia, etxeetan istripu hauek murrizteko “prebentzio kultura” sortzea da”. Hala adierazi du Juan Jesus Hernandez, Espainako Gurutze Gorriko Osasun planaren arduraduna.

Hernandezen ustetan, “oso garrantzitsua da denok lehen sorospenean prestakuntza bat jasotzea, honelako egoera baten aurrean aurkituz gero gure laguntza ezinbestekoa delako”.

 

Informazio gehiago eskuratzeko jo helbide hauetara:

Prebentzioaren inguruko informazioa

Lehen Sorospeneko informazioa

Adineko pertsonek , etxeko istripuei aurre egiteko bideoa

 

 

 

Prentsa bulegoa

colabora_emergenciaseusk