|
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, Gurutze Gorriak gure gizarteko eremu guztietan emakumeen berditasunaren eta eskubideen aldeko konpromisua azpimarratzen du.
Erakundeak, lan eremu ezberdinen bidez, aukera berdintasunaren alde egiten du lan: berdintasun politikak bermatuz, eginkizun honetan gizarte osoak parte-hartzearen garrantziari buruz sentsibilizatuz, eta ahultasun egoeran aurkitzen diren emakumeak laguntzeko proiektuak sustatuz. Adibidez besteak beste, genero indarkeria jasaten duten emakumeei, pobretasun egoeran aurkitzen direnei, emakume etorkinei, menpekotasun egoeran bizi diren pertsonen ardura beregain duten emakumeei zuzenduriko programak ditu.
Lan merkatuan emakumearen sarbideak beti aukera ezberdintasuna izan du ezaugarri nagusi. Eta egungo testuinguru sozioekonomikoak egoera hau areagotu egin du. Besteak beste, lanpostu finko bat lortzeko, bere kabuz lan egiteko edota promozio eta erabaki postuetara iristeko zailtasun handiagoak dituzte, lana eta familia ardurak adiskidetu ahal izateko alderdiak kontutan eduki gabe.
Gurutze Gorriko Enplegu Planak, batez ere, lan-merkatuaren inguruan informazio eta orientazio profesionala, bitartekaritza, hala nola lana bilatzeko tartea eskaintzen du. Bertan emakumeei lan munduan sartzeko gaitasunak, ezagutza informatikoak etabar garatzeko aukera eskaintzen zaie. 2011an zehar, Plan honen barne lan-mundura sarbidea errazteko formakuntza ekintzetan parte hartu zuten emakume kopurua handitu da- Gipuzkoan 777 eta 34.610 estatu osoan-. Era berean, lan merkatura heldu diren emakumeen kopurua ugaritu da. Hala ere, esan beharra dago, kasu gehienetan kontratu partzialak lortzen dituztela, honek epe laburrean (diru sarrera murritza), epe ertainean (langabezi-sari baxuagoa) eta epe luzera (pentsio baxua) egoera ezegonkor eta ahulean uzten du emakumea. |