|
Abenduak 1, Hiesaren kontrako Nazioarteko Eguna |
|
Osteguna, 2011(e)ko abendua(r)en 01-(e)an 13:15etan |
|
Gurutze Gorriak GIBaren Informazio eta Prebentziorako Zerbitzua sortu zuenetik, 130.000 deitik gora jaso ditu eta posta elektronikoz egindako 3.000 kontsulta baino gehiago erantzun ditu. Orain, komunikazio bideak zabalduz doa, sare sozialak eta chat-a gehitu duen zerbitzu multikanal batean bihurtuz.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Gipuzkoako Gurutze Gorriak 140 urte bete ditu pertsona ahulenak laguntzen |
|
Igandea, 2010(e)ko uztaila(r)en 18-(e)an 14:49etan |
|
Pasa den uztailaren 15ean Gipuzkoako Gurutze Gorriak 140 urte bete zituen. 1870. urtean Jose Ramon Sagastume jaunak Gipuzkoako Gurutze Gorria eratu zuen. Nahiz eta hasiera batean gerrateetan zaurituak gertatzen ziren militarrak babestearen helburuarekin eratu zuen, pixkanaka Gurutze Gorriak bere jarduerak une bakoitzaren egoeretara egokitu egin ditu. Horregatik gaur egun erakundeak arlo desberdinetan lan egiten du; osasunaren prebentzioan eta sustapenean, sorospen eta larrialdietan eta gizarte-esklusioan dauden pertsonen elkartasunean: zailtasun sozial egoeran dauden emakumeak, tratu txarren biktimak, etorkinak, adineko eta menpeko pertsonak, desgaituak, zailtasun sozialak dituzten haurtzaro eta gazteak, etabar.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Bazkideentzako Eskertasun Ekitaldia |
|
Gipuzkoako Gurutze Gorriak elkartean gehien daramaten 140 bazkideak omendu ditu
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Gurutze Gorriko 100 bat sorosle Gipuzkoako hondartzetako zaintzaz arduratuko dira |
|
Astelehena, 2010(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 00:00etan |
|
Bihar, ekainak 1, Donostia eta Zarauzko hondartzetan udara denboraldiaren hasiera ofiziala izango da eta Gurutze Gorriak sorospen zerbitzua hasten du. Hilaren 5ean martxan jarriko da Orioko hondartzan eta 15ean Gipuzkoako gainontzeko hondartzetan sorospen zerbitzua martxan izango da. Egunero 100 sorosle inguru hondartzetako segurtasunaz arduratuko dira. Banderak ezarri, bainulariak zaindu, haur galduen kudeaketan lagundu, gerta litezkeen istripuez ohartarazi eta, noski, erreskate-lanak beteko dituzte. Honetarako, hondartza bakoitzean osasun-tresneria egokia eta erreskate-lanak burutzeko beharrezko baliabideak daude.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |