Hasiera Nor gara Xedea eta ikuspegia
Xedea eta Ikuspegia

Gure zeregina eremu nazional zein internazionalean, zaurgarri diren pertsonetatik geroz eta hurbilago egotea da; izaera prebentibo, asistentziako izaera, errehabilitatzaile, eta garapenezko ekintzen bitartez, esentzialki, boluntarioak gauzatutakoak.

Gure ikuspena Gurutze Gorria, gizartean sustraitutako organizazio gizatiarra eta ekintza boluntarioa duen neurrian, hondamendi eta emergentzia egoeran dauden biktimei, arazo sozialei, osasunezkoei eta ingurugiro arazoei, erantzun integralak ematea da, garapenezko ikuspegi batetik.

Gizatasuna

Guda-lekuetan zauritu guztiei, inor baztertu gabe, laguntza ematearen keka sorrarazi duen Gurutze Gorria eta Illargierdi Gorriaren nazioarteko mugimenduak ahaleginak egiten ditu, bai nazioarteko bere alderdian eta bai nazio barrukoan, gizakien sufrimendua aurreikusten eta arintzen, edozein eratako delarik ere sufrimendu horren eragilea. Bizitza eta osasuna babestera jotzen du eta gizakia errespetatzera. Elkar ulertzea, laguntasuna, lankidetza eta herrien arteko bake iraunkorra bultzatzen ditu.

Inpartzialtasuna

Naziotasun, erraza, erlijio, egoera sozial edo iritzi politikoaren araberako bereizketarik ez du egiten. Personei, duten sufrimenduaren arabera, laguntza ematera dedikatzen da, premiak estaliz eta larrienei lehentasuna emanez

Neutraltasuna

Denen konfiantza izateko, Mugimenduak ez du gatazketan parte hartzen eta politika, arraza, erlijioa edo ideologia tarteko direla sortzen diren gorabeheretan ez da inola ere sartzen.

Independentzia

Mugimendu independentea da. Agintariei laguntza ematen die bere egiteko humanitarioetan, herrialde bakoitzeko legeriara egokituta. Nazio Erakundeek, halere, beren autonomia izan behar dute, betiere Mugimenduaren printzipioetan oinarrituta, beren ekimena gauzatu ahal izateko

Boluntariotza

 Boluntarioz osatutako sorospen-erakundea da, interes gabeko jardunekoa

Batasuna

Herrialde bakoitzean Gurutze Gorriko edo Ilargierdi Gorriko Elkarte bakara egon daiteke, denei irekia izan behar duena eta lurralde osora zabaldu behar duena bere jardun humanitarioa.

Unibertsaltasuna

Gurutze Gorria eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimendua unibertsala da eta bere baitako erakunde guztiek berak eta elkarri laguntzeko betebeharra dute.