Hasiera Nor gara Historia
Historia

Jose Ramon Sagastume Larreta jauna Probintzia Batzordeko presidente eta fundatzailea izan zen. Bedaion jaio zen, Tolosako auzo txiki batetan. 1846an mediku titulua lortu zuen eta 1851. urtean “Cirujano de estuche” lekua lortu zuen oposizioen bidez. 1864ko uztailan, Nafarroako Gurutze Gorriko kide eta fundatzailea izan zen (Espainia mailan lehena). 1851. urtean ere Gurutze Gorriko lehendabiziko elkarteak eratu ziren mundu mailan.

 


historia_fundador

1870. urteko uztailan Frantzia eta Prusia arteko gerratea hasi zen. Zauritu, hildako eta desagertuen artean, Prusiako armadak 117.000 gizon galdu zituen eta frantziarrek 154.000 soldadu. Gerrateak utzitako ondorioak ikusirik Sagastumek lagun talde batekin batera “gerrateetan zaurituak gertatzen diren personak laguntzeko Erakunde Internazionaleko Gipuzkoako batzordea” eratu zuten.

1870. urteko abuztuan espainiako Gurutze Gorriko aldizkari ofizialean honako hau kaleratu egin zen: “"Guipúzcoa- El día 15 de Julio de 1870, por iniciativa del Dr. D. José R. de Sagastume, Vocal que era del Comité de Navarra desde el año1864, se ha instalado en San Sebastián una Comisión de Socorros, formada por los Sres. cuyos nombres siguen:” (La Caridad en la Guerra. Año I, nº5. Agosto 1870).

Luis Etxeberriak idatzi zuen testuan: Gipuzkoako Erakundearen Oroimenean bazkide eta karguen erlazioa azaltzen da:

Presidentea: José Ramón de Sagastume Larreta. Presidente ordea: Elías Gorostieta; Antonio Egaña. Idazkariak: Benito Jamar; José Mª Aristizabal. Bazkideak: Marcos Muñoa; José Gros; Fausto Etxeberria; Benito Soriano; Galo Aristizabal; J. Irastorza; Manuel Ruiz de Eguino; Nicolás Soraluce; L. Etxeberria; B. Olasagasti; P. Satrustegui; Tomás Gros; Pablo Feced y Francisco Álvaro. (Gipuzkoako Gurutze Gorriko artxiboa)

Ordurako Gipuzkoak 160.000 biztanle zituen eta Donostiak 17.400 biztanle gutxi gora behera (kontutan izanda sei urte lehenago hiri-zabalgune obrak eta harresiak botatzen hasi zirela). Urte berean “Andreen Sekzioa” sortzen da eta lehenengo presidentea, Casimira Echague andrea izango da eta idazkaria, Matilde Igarabide de Lopetegi. Elkarteko egoitza Casimiraren etxean bertan kokatu zen; Narrika kalean 1.zenb 4 pisuan. Bere lehendabiziko jarduera frantziar eta prusiarren arteko gerrateko biktimentzat ondasunak eskuratzea izan zen.

Harpidetzak 13.837 erreal garbi lortzea suposatu zuen. Kantitate horretatik 13.000 errealen dohaintza egin zuten, Madril bitartekoa zela, Basileara. Bertan, dohaintzak Frantzia eta Prusiako armaden "Sorospen Batzordeen" artean banatu egin ziren. Gatazka bukatzean, Pariseko Gurutze Gorriko Batzordeak ohorezko domina eman zion Gipuzkoako Elkarteari.

Soberan geratu ziren 837 errealekin geratzea erabaki zuten, larrialdiren bat izanez gero aurrre egin ahal izateko. Eta hala izan zen, 1872-1876 urte bitartean gerrate karlista izan zen eta. Gerrate honetan, errepideen komunikazioa ona zenez, Gipuzkoako Gurutze Gorriak zaldiz osatutako gurdiak erabili zituen anbulantzia moduan eta alokatuak zirenez, diru ugari aurreztea lortu zuten; zaldiaz gain gutxi batzuetan idiak erabili zituzten ere. Anbulantziak Oñati, Altza, Irun, Azkoiti eta Andoainen jarri ziren martxan, Hernanikoa esaterako arrakasta handia izan zuen. Anbulantzia guztiak zituzten: esku-oheak, sendagaiak, botikinak, freskagarriak, elikagaiak eta indarrak galtzen zituztenentzat Jerezeko ardoa; eta material guzti honekin mediku bat zihoan. Donostiako anbulantzian esaterako bi edo hiru mediku joateaz gain, farmazialariak eta zortzi andari inguru joaten ziren ere; eta guztiek borondatez parte hartzen zuten.

Donostiako anbulantziak 25 lagunez osatuta zegoen. Gerrate honen lehendabiziko 3 urteetan 21 irteera egin zituen. 1203 zauritu zaindu zituen, 632 zauritu ospitaleetara eraman zituen eta 124 hildako hilerrietara.

Donostiako anbulantziaren bazkideak (1872-1876): Zuzendaria: J.R. Sagastume. Zuzendari ordeak: Fernando Tamés eta José Manuel Oa. Diruzaina: Tomás Gros. Idazkaria: Benito Olasagasti. Erizainak: Antonio Egaña eta Antonio Ayestaran. Bazkide aktiboak: Luis Etxeberria; Ricardo Campión; Ignacio Ibiriku; José Rezola; José Irastorza; Baldomero Irigoyen;  Ildefonso Zabaleta; Juan Larrañaga; Carlos Lamsfus; Fermín Ripalda; Daniel Samaniego; Benito Soriano; Ramón Alzate; Vicente González; Feliciano Egaña, Miguel Valderrama. (J.L. Etxeberríaren memoria C.R. Gipuzkoa).

1875ko irailaren 28an karlistek Arratsain eta Mendizorrotzan zituzten taldeek Donostia bonbardatzen hasi ziren eta horregatik hainbat sorospen postuak ezarri ziren hiria zehar. Postuetan, erizainak txandak egin zituzten zaindari moduan.

Sagastume “Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País”eko bazkide izan zen; Osasun Probintzialeko kidea eta 1877-1878 urte bitartean Donostiako Udaletxeko alkateordea izan zen. Hil egin zen arte Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidentea izan zen.

1879ko maiatzaren 5ean, Gipuzkoan Itsas Salbamenduko base bat egitearen sustatzaileetariko bat izan zen Sagastume. Honela Europa mailan Baltikotik Gaskuñako golkora sorospen eta itsas zoritxarren kasuan: itsasoan galtzen diren pertsonentzat eta euren familiarentzat dagoen laguntza, Bidasoaren kasuan ere hala izan dadila.1879ko maiatzaren 10an Hondarribitik Mutrikura lau base ezartzeko deialdi bat egin zuten  “Diario de San Sebastian” bitartez eta hala izan zen. Iberiar Penintsulean lehenak izan ziren.

Sagastume 1893.urteko urtarrilean zendu zen. Testamentuan 10.000 pezeta utzi zituen sari moduan Gipuzkoan medikuntza inguruko lan honenari emateko. Honen ondorioz, Sagastume Fundazioa sortu zen eta batzarraren barruan Gurutze Gorria zegoen.

Gipuzkoako Gurutze Gorriko lehendakaritzan Tames doktorea ordezkatu zuen, Sagastumekin batera Tamesek Gipuzkoako Medikuen Eskolatik jatorria duen mediku elkarte bat sortu zuten.