Hasiera Gizarte esku-hartzea
Gizarte esku-hartzea

Gizarteko esku-hartzea Gurutze Gorriak Gipuzkoan bideratzen dituen egitekoen artean funtsezko atala da. Horren bidez probintziaren gizarte-garapena ahalbidetu nahi dugu, talde ahulenen bizi-kaliatea, autonomia eta gizarteratzea hobetuz. Azken urteotan esku hartzeko arlo hori asko handitu da eta gizarte-premia berrietara egokitu da.

intervencion_social2Horrek guztiak Immigrazioaren Zentro Integraleko instalazioak zabaltzeko beharra eragin du. Gurutze Gorriak Gipuzkoan egiten dituen gizarte-arloko programa gehienak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren Departamentuarekin hitzartuta daude.

Gipuzkoako Gurutze Gorriko gizarteko esku-hartzeko departamentuak gehien behar duten pertsonak laguntzen ditu, euren bizi kalitatea hobetuz eta gizartean parte hartzea sustatuz dituzten aukera ekonomiko, sozial, kultural edota osasun murriztuei aurre egiteko. Gipuzkoako Gurutze Gorriak sarean lan egiten du proiektu ezberdinen bitartez eta honela eskualdearen barruan bere misioa bete dezake. Proiektuaren barruan programa ezberdinak ditu: adineko pertsonentzat, ezgaituentzat, etorkinentzat, errefuxiatuentzat, haurrentzat, gazteentzat, arriskuan dauden, emakumeentzat, eta espetxeratuentzat bideratuta.

 
colabora_emergenciaseusk