|
Gazteen Gurutze Gorria 1970. urtetik gatazka soziala duten haur eta gazteekin lanean ari da. Gaur egun, kolektibo honekin lan egiten jarraitzen du boluntarioen parte hartzeari esker; beraien gertutasun,esfortzu eta borondateari esker erakunde hau eta bere proiektuek pertsonen bizi kalitatea hobetzeko laguntza osagai bat izatea lortu dute.
Gazteen Gurutze Gorria (GGG) 8 eta 30 urte bitarteko haur eta gazteez osatutako Gurutze Gorriko gazte elkarte bat da. Gazteen Gurutze Gorriko ekintza nagusia, haur eta gazte ahulenaz arduratzea da; gizartean parte hartzea lortu nahi dute euren garapen osoa eta autonomi pertsonala sustatuz. Gazteen Gurutze Gorriaren helburuakBoluntarioen helburua, pertsona moduan dugun proiektua aurrera eramateko, bidezko eta errespetuzko gizarte bat lortzea da. Nola? Balioen heziketan eta transmisioaren bidez, ohitura osasungarriak hartuz eta pertsonen integrazioa bultzatuz. Gure filosofia oinarritzen da: • Errealitatearen analisia. Errealitate desberdinak ezagutzeko ikerketa erreminta giltzarria dela igarriz. Gazteen Gurutze Gorrian apustu egiten dugu: Partaidetzan JarduerakGazte-jende boluntarioak osatzen du, baina hainbat ume ere badago afiliaturik, eta haiek ere parte hartzen dute jardueretan. Gure jarduera guztiak ildo hauen arrastotik segika gauzatzen ditugu: Esku-Hartzea eta inklusio sozialaInterbentzioko eta Inklusio Sozialeko Programa taxutzeko orduan, Guretze Gorri Gaztearen printzipioa HUMANITATEA da, eta, izpiritua, berriz, Gurutze Gorriaren berezkoa, gizakiaren bizitza eta ongizatea defendatzea. Programa horren bidez, momentuko errealitatera hobeto egokitzeko ahalmena eduki nahi dugu, eta ahaleginak talde ahulenen artera bideratu. Hortaz, gaztetxoen artean prebentzio-lana egiten dugu, haien oinarrizko eskubideen alde lan eginez, betiere, herri-administrazioek egiten dutena osatu nahian. Ume eta gazte horien guztien artetik, baditugu jarriak lehentasun batzuk: babesik gabeko adingabeak, arauak hautsi dituzten adingabeak eta gazteak, gazte langabeak, ospitaleetan dauden umeak, ezinduak, arriskuan eta gizarte-gatazkan dauden umeak eta gazteak, eta emakume eta gazte etorkinak. Esku artean ditugun proiektuak:
Ingurumenaren arloko hezkuntza eta iraunkortasunaUrteak dira Gurutze Gorri Gazteak (GGG) kezka agertu duela ingurumenaren egoeraz eta egunero bizi dugun hondamen-bideaz. GGGk ondo daki gizakiok oso ondorio txarrak eta konponezinak ari garela eragiten gure ekintzekin eta jokamoldeekin, geure osasunaren eta bizi-kalitatearen kaltegarri. Egunero-egunero egiten ditugun gauza gehienek badute eraginik gure inguruan, nahiz eta gu ohartu ez. Horregatik, gure jokamoldea funtsezkoa da ingurumenaren arazoetako batzuk leuntzeko, edo, gutxienez, murrizteko. Horregatik, gure ustez behar-beharrezkoa da neurri globalak hartzea, gizakiak ingurumenean daukan eragina murrizten laguntzearren. Ohiturak, gainera, gizakia dabilen eta egunero jarduten duen esparru guztietan aldatu behar dira, hau da, etxean, bulegoan, auzoan, mendian, opor-lekuan… Esku artean ditugun proiektuak: Bulegoetan, ingurumenarekin zintzo jokatu: Lanean gauza erraz batzuk eginez, eta norberak bere ohiturak aldatuz, eguneroko gure jardunak ingurumenean duen eragina murrizteko mekanismo batzuk jarri nahi dira martxan. Osasunaren sustapena eta heziketaKontsumo-gizartean murgilduta bizi gara, eta horrek badu eragina bai gure bizi-estiloan eta baita, batez zere, gure osasunean ere. Gurutze gorri gazteak (GGG) bi ardatz baliatzen ditu: SUSTAPENA ETA HEZIKETA, jarrera eta jokabide okerrenak aldatzen laguntzeko programak garatzearren, batez ere gure gizarteko txikienen eta gazteen artean. Osasuna osotasun bat da, hainbat osagai duena: pertsonaren alderdi fisikoa, psikikoa eta soziala. Ikuspuntu horretatik abiaturik, GGGk batik bat gizartearen ingurumariak hartzen ditu langaitarako, gizartean badagoelako halako hainbat gauza, gero, taldeak droga jakin batzuk hartzera bultzatzen gaituenean, ezetz esatea batere errazten ez duena: ez izatea trebezia pertsonalik eta gizarte-arlokorik, izpiritu kritikorik, enpatia eta asertibitatea landu ez izana, estigmatizazioaren aurkako borroka… Esku artean ditugun proiektuak: GIB/IHES kanpaina: Mundu osoan GIBak geroz eta infekzio gehiago eragiten du. Ez da, beraz, edonolako kontua: pandemia horrek gure gizartean oso garrantzi handia du. Guk lan egiten dugun moduan, gaitzari aurrea hartzea da GIB/IHESaren aurkako borrokan erabil dezakegun bide fidagarri bakarra. Bada, hala ere, landu beharreko beste arlo bat ere, errealitateak erakutsi digunez, hau da, GIB daukatenak baztertzea eta estigmatizatzea dakarten jokabideak zuzentzea. Horregatik, gure lanak batez ere bi oinarri ditu: umeei eta gazteei gaixotasunaren berri ematea, eta gure gizartean hortxe dagoen errealitate hori haien begi aurrean jartzea. Parte-HartzeaGurutze Gorri Gazteak eredu parte hartu zalea du gustukoa, elkartea osatzen dugun guztiok izan behar dugu elkartearen zati aktibo eta adierazgarri. Aldi berean, eta eredu parte hartu zale horren baitan, GGGk gizarte- eta heziketa-arloko beste eredu bat eskaintzen die umeei eta gazteei, eta baita, orokorrean, gizarteari ere. Horregatik, bai gure ekintzetan bai gure programa, proiektu eta aktibitateetan, umeek eta gazteek egunero-egunero parte hartzea sustatzen eta errazten dugu, elkartean jardun-ohitura demokratikoak sustatuz, gure gobernu-, zuzendaritza- eta aholkularitza-organoen bidez. Horixe da modurik onena umeek eta gazteek GGGn parte har dezaten, GGGrekin identifika daitezen, eta, horrela, elkarte batean bete-betean parte hartzeko aukera izan dezaten. Esku artean ditugun proiektuak:
|

Gazteen Gurutze Gorria

