Hasiera Boluntariotza
Boluntariotza

Gurutze Gorriaren indarra bere boluntarioetan datza. Boluntarioek adineko pertsonekin lan egiten dute, hauek, baztertuak ez sentiarazteko,istripuetan eta erreskateetan parte hartzen dute, gazteak balioetan hezten dituzte, gaixorik dauden haurrekin jolasten dute, etorkinen gizarteratzean parte hartze dute edota genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak laguntzeko programan parte hartzen dute… hau da, bidezko eta solidaritateko gizarte bat eraikitzearen aldeko apostua egiten dute.

voluntariado

Pertsona ahulen ondoan egoteko gai diren eta prest dauden boluntarioen partaidetza behar dugu. Horretarako beharrezkoa da:

1. Jarduera bakoitzarentzat zein boluntario mota behar dugun jakin behar dugu: bete gabe dauden postuak ikusi, boluntarioaren profila…
2. Boluntario berriak erakartzeko jarduera zehatzak planifikatu: hitzaldi informatiboak, liburuxkak eta kartelak, kaleko jarduerak…

Gurutze Gorriko boluntarioa izateko zure aisialdiko denbora besteen mesedetara edota erkidegoaren aldeko jarduerak egiteko prest egon behar duzu besterik ez.
Gurutze Gorriak dituen jarduera multzoari esker, profil desberdinak dituzten pertsonentzat jarduerak ditugu: adin, prestakuntza, jakin mina desberdinak… dituzten pertsona guztientzat.

Zer da beharrezkoa Gurutze Gorriko boluntarioa izateko? Zein da jarraitu behar dudan prozedura?

Gurutze Gorriko boluntarioa izateko 16 urte baino gehiago izan behar dituzu eta zure aisialdiko denbora Gurutze Gorriko jarduera batzuetara eskaintzeko borondatea izan. 16 urte baino gutxiago izanez gero, Gazteen Gurutze Gorriaren kide egin zaitezke eta  jolas-prestakuntzako jardueretan parte hartu.

Boluntarioa egiteko prozedura oso erraza da:

1. Zure etxetik gertu dagoen batzar lokalarekin harremanetan jarri eta elkarrizketa bat hitzartu.
2. Elkarrizketaren bitartez Gurutze Gorriak zure herrian zer egiten duen eta zein jardueratan parte hartu dezakezun azalduko dizugu.
3. Elkarrizketaren ondoren oinarrizko prestakuntza jasoko duzu eta bertan Gurutze Gorria zer den, zein programa eta proiektua dituen azalduko dizugu. Hasierako prestakuntza hau presentziazkoa edota bertaratu gabe egin dezakezu.
4. Behin oinarrizko prestakuntza egin duzula, zurekin adostuko dugu,boluntario moduan, zure interesekoa izan daitekeen jarduera batean parte hartzea. Kasu horretan, beharrezkoa bada, prestakuntza zehatzago bat eskainiko dizugu.

Zure laguntza behar dugu, boluntarioa egin zaitez!

 

 

 
colabora_emergenciaseusk