- Hasiera
Lagun hori:
Gurutze Gorria interes publikoko erakundea da; GKE bat; humanitarioa, neutrala, independentea eta unibertsala. Genevan 1863an egindako Nazioarteko Biltzarrean jaio zen. Lau aldiz jaso du Bakearen Nobel Saria.
Egun 180 herrialde baino gehiagotan dago eta toki bakoitzeko gizarte-baldintzetara eta premietara egokitzen du bere jarduna; Gipuzkoan 1870eko uztailaren 15ean hasi zen eta Gipuzkoako gizartearekin batera bilakatu da gaur egun arte.
Elkar ulertzean, errespetuan eta elkartasunean oinarritutako giza harremanak sustatzen ditugu. Orain gure lurraldeak ahalegina eskatzen digu guri, gizarte-kohesioari laguntzeko.
Gure betiko jarduera alde batera utzi gabe, berebiziko interesa dugu baztertuta geratzeko arriskua duten gizataldeei laguntza emateko; horixe da gure ahalegin nagusia.
Esan dezakegu honako hauek garela taldea osatzen dugunak: beren denbora librearen zati bat eskaintzen duten boluntarioak; beren ekarpenekin baliabideez hornitzeko aukera ematen diguten bazkideak eta babesleak; eguneroko zereginetan laguntzeko kontratatutako langileak; eta beste bazkide batzuen ekarpena kontsumitzen duten eta gure izateari zentzua ematen dioten erabiltzaileak.
Hitzarmenen, egitarauen eta dirulaguntzen bidez administrazioarekin ditugun harremanek egiten dute gainerako guztia. Talde horietarako guztietarako eta gizarterako oro har beharrezkoa da erabateko gardentasuna gure kudeaketan eta urtero ikuskatzen gaituzte.
Behar zaitugu. Bazkideak eta boluntarioak ugaltzeak aparteko errefortzua ekarriko diote talde honi.
Adeitasunez,
Enrique Samaniego Arrillaga (Probintziako burua - Gipuzkoa).
